1. Ogi hau jaten dauanak izango dau bizia. Kaliz hontan aurkitzen da Jainko-odol guztia:

R/. Hor dogu janaria ta hor gure edaria.

2. Jaungoikoak deitzen gaitu: bera dogu janari. Beragan dogu aurkitzen osasuna ugari.

R/. Zelan begiratzen deutson Jainkoak gizonari!

3. Danok gaur jaten badogu ogi bat mahai batean ezin izan gorrotorik gaurtik gure artean.

R/. Alkar maitatu dagigun Jesusen izenean.

Hemen gaituzu, Jauna, ogiaren eske, bizi behar honetan ahuldu bait gintezke. Zure gorputz santua hartu nahi genduke: zu barik bizitzerik ezingo genduke.

Munduak behar badau eguzki-argia, mendiko abereak, iturri garbia; besteok nahi badogu barruko bizia beharrezkoa jaku zeruko ogia.

Jauna, zure grazia lagun dakigula, ogi hau jan dagigun behar dan bezela; Ez ahaztu txarrerako jarriak gaozela: arren, zuzen ta leial bizi gaitezela.

- 12 -

Urtean zeharreko 22. domekea /A

t Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren

izenean.

-Amen.

t Senideok: ondo etorri urtean zeharreko 22. domekako liturgiara. Jainkoak ez gaitula nahi mundu honetara egokiturik, bere esanetara baino azalduko dogu eta ospatuko, eta egokiera- tik urteteko indar hartuko...

Ez jaku errez egingo. Behin edade batera ez- kero... -esaten dogu. Eta egia: behin adin ba- tera ezkero galdu egiten da malgutasuna, ulertu ere gitxiago egioten da, ardfura gitxiago hartu gura da, eta "hori gazteei..." dakigu esaten.

Baina ez: Jainkoak bere Semearen jarrai- tzaile izateko aukeratu gaitu; gure inguruan bere berbearen zerbitzari izateko; gure etxea, ingurua eta lagunak argitzeko... Eta gure eginki- zun hori bete ahal izan daigun, haren berbea entzuten jakin behar dogu, aztertzen eta alka- rregaz ospatgzen.

Sartu gaitezan, ba, buru-belarri Jainkoagazko hartu-emonotan. Abestu daigun.

Sarrera-abestia

1 Zu zara, Jauna, Zu gure Artzain eta gu zure artalde. Nora-ezean ibilten gara

ardi gaixook Zu gabe.

2 Zuk ezagutzen gaituzu danok Zu zara gure Artzain on Zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon.

(Curejauna gorde ondoren, isilunetxo bat egin daiteke, eta oharrak eginez -balegoz- otoitza esanez amaitu).

OTOITZA

Zelan zaintzen gaituzun zure seme-alabok, Jauna!

Ez gaituzu gura mundukerietan eta eztikerietan

zeure Semearen urratsen atzetik baino.

Konturatu gara geure makaltasunaz

eta mundura egokituta gagozana;

entzunazo eiguzu profeta deiak,

emoiguzuz aurretik joango jakuzan

eta zure berbea iragarriko deuskuezan

gaur eta hemengo profeta sutsuak,

eta, uste ona zeugan jarriz

eta, aukeratzen gaituzulako, eskertuz,

izan gaitezela zure erreinuaren testigu.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

-Amen.

- 10 -

Jauna, gure Jainkoa: Zeru-lurren egile: Guztien Salbatzaile: Gure Jabe zara-ta:

Jesus, Jainko-Semea: Guregatik hil zara: Aitak biztu zaitu-ta: Gure artean zagoz:

BEDEINKATUA ZU BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU.

BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUA ZU.

Espiritu Santua: BEDEINKATUA ZU. Bizien bizigarri: BEDEINKATUA ZU. Poz-emoile bikaina: BEDEINKATUA ZU. Negarretan pozgarri: BEDEINKATUA ZU.

Egin daigun otoitz Jesus gure Jaunak egiten eban lez: horretarako salmoak erabiliz:

(otoitz hau jesarrita egin daiteke)

R/.Zure egarriz dot barrua, Jauna, ene Jainkoa.

U: 22 A Ssl 62

i n n

m

m

=*r ■--

Zu-re e - ga - rriz dau- kat go-go- a, Jau- na, e - ne Jain- ko - a.

Jainko, Zu ene Jainko, goizetik nabilkizu bila, zure egarriz dot barrua,

-Euren jainkozaletasuna, sinismena, otoizbizi- tza eta eliztartasuna eurengan amaitzen dala- ta etsipenean jausteko arriskuan aurkitzen di- ranen alde: jainko-poza aurkitu daien, eskatu deiogun Jaunari.

Gure arteko familien alde: Jainkoari zintzoak izateko bizikerea bizi izan daien alkartasu- nean, maitasunean eta parkamenean, eskatu deiogun Jaunari.

-Gu guztion alde: eliz alkarte gero eta zintzoa- goa, ebanjelio zaleagoa eta ardurakidetsua- goa eraiki ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari.

t Gure otoitzak Jesus Jaunak irakatsitakoan indar hartu daian, esan daigun gogotsu, Jesusek berak irakatsitako otoitza:

GURE AITA ZERUETAN ZARANA, SANTU IZAN BEDI ZURE IZENA, ETOR BEDI ZURE ERREINUA, EGIN BEDI ZURE NAHIA ZERUAN BEZELA LURREAN ERE. EMOIGUZU GAUR EGUN HONETAKO OGIA, PARKATU GURE ZORRAK GEUK ERE GURE ZORDUNEI PARKATZEN DEUTSEGUN EZKERO

- 8 -

Jeremias Profetearen liburutik (Jr 20, 7-9)

Liluratu egin nozu, Jauna, eta ni zure lilurapean jausi; indartu egin nozu eta menperatu. Barregarri izan naz egun osoan; burlaka ibili jataz danak. Berba egiten dodan bakotxean, garrasi egiteko da; indarkeria eta zapalkuntza salatuz iragarri behar dot;

Jaunaren berbea irain- eta iseka-bide da

niretzat egun guztian.

Esaten neban neure barrurako:

«Gogoratu ere ez dot egingo;

ez dot gehiago haren izenean berba egingo».

Baina, orduan, sua lako zeredozer

sentitzen neban barruan,

hazurretaraino erreten ninduana;

ahalegintzen nintzan itoten, baina ezin!

Jaunak esana

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik

(Erm 12, 1-2)

Senideok: Jainkoaren errukiagaitik eskatzen deutsuet eskeini dagizuezala zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri; hori da egiazko zuen kultua. Ez egokitu mundu honen iritzietara; erabarritu zaiteze, ostera, zeuen pentsae- rea aldatuz; holan bereiztu ahal izango dozue zer dan Jain- koak gura dauana, zer dan ona, atsegingarri jakona eta bi- kaina.

Jaunak esana

Ebanjelioa

Zu gabe, Jesus, nora, joango gara gu? Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, dituzu.

1 Zu gure maisu zaitugu, zu gure gidari zure hitza guretzat indar eta argi.

2 Maitasunezkoa dogu, Jauna, zure hitza lu zaitugu egia, bidea, bizia!

Damu-otoitza

Salatu daigun geure burua mundu honetara ego- kituegiak egoteaz damuturik, eta jo daigun Jainkoaren errukira berak askatu gaizan egoki- era horretatik, eta testigu egin gaizan:

-Jesus Jauna, zure bizitzan Jainkoaganako zin- tzotasuna zendun helburu, erruki, Jauna.

-Jesus Jauna, zure eginkizuna geure eskuetan itzi nahi dozuna, Kristo, erruki.

-Jesus Jauna, Jainkoaren esanetara eta ez mun- du honetara egokitzen gaituzuna, erruki, Jauna.

Goretsi daigun guztion Egile eta Aita/Ama dogun Jainkoa:

t Bedeinka gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak

eta Semeak eta Espiritu santuak.

-Amen.

t Goazen Jaunaren bakean. -Eskerrak Jainkoari.

Ama maite, Maria, egiguzu lagun zure bitartez Jesus ikusi dagigun.

Jaunartzerako abestiak...

R/. Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik; hark emongo deust zer-jan onik.

1 Neu naz zerurik lurrera jatsi dan ogia

Aitak danori eskeinia.

2 Nire gorputza egiz dozue janaria

ta nire odola edaria.

3 Ogi hau jaten dauana beti da biziko,

hilterik ez dau ikusiko.

JESUS MUNDUKO ARGIA

Jesus zinezko egia. Jesus betiko bizia.

1 Jesus Jainko gizona Zuri gure bizia artu gure Jaun ona gu garean guztia.

2 Gure bihotz barruan biztu zure argia gaitezen gu munduan argi Jainkoz betia.

ii -

zure gogo biziz ni nazan guztia, lur idor, agor, ur bakoa lez. R/.

Holan egon gura dot santutegian Zuri begira, zure indarra eta ospea ikusiz. Bizia baino ederragoa da-eta zure maitasuna, nire ezpanek goratuko zaitue. R/.

Holan gura zaitut bedeinkatu neure bizitzan,

eskuak jaso zure izenean.

Jakirik gozoenez lez aseko naz,

eta nire ezpanek poz-oihuz goratuko zaitue. R/.

Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;

pozez egingo dot oihu zure egoen kerizpean.

Zuri itsatsia nago osorik,

eta zure eskumeak eusten deust. R/.

HITZAREN LITURGIA

Liluratuta gaukaz mundu honek bere atsegin- lorategian? Eta ezer ez garala uste dogu ondasu- nen jabe ez bagara, diru mordoxka bat ez ba- daukagu edo izen handi bat ez daukagulako? Eta hori da Jainkoari eskatzen deutsoguna, apalari edo ezer ez daukanari, edo zahar, gaiso edo baztertuari barre eginez? Jainkoak bestetara gura gaitu. Entzungo ete deutsogu?

ETA EZ GU TENTALDIRA EROAN BAINA ATARA GAGIZUZ GATXETIK.

(Curejauna altara gainean jarri daiteke. Agurtu ondoren - belauna okertuz edo burua makurtuz-, esan):

-Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: ERRUKI, JAUNA.

-Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: ERRUKI, JAUNA.

-Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: EMOIGUZU BAKEA.

(Hostia bat eliztarrei erakutsiz, esan:)

Hona hemen Jaungoikoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauana: zorion- tsuak Jaunaren mahaira deituak.

* Jauna, ni ez naz inor zu nire etxean sartzeko, baina esaizu hitz bat eta osatuko naz.

Jaunartzerako abestia

GURE ONDOAN, JAUNA, egon zaitez beti; Zu zara gure bide eta gure bizi.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren libu- rutik (Mt 16, 21-27)

Aldi haretan, Jesus bere ikasleei azaltzen hasi jaken beharrezkoa zala berak Jerusalemera igo- tea, eta han asko sufridu behar ebala abadeburu eta lege-maisuen aldetik; hil egingo ebela eta hiru egunen buruan biztu egingo zala. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egi- ten hasi jakon: «Ezelan ere ez, Jauna! Ez jatzu holakorik jazoko!»

Baina Jesusek, bihurturik, esan eutsan Pedrori: «Alde nire ondotik, Satanas! Jauspide zara Nire- tzat, zure asmoak ez dira-eta Jainkoarenak, gi- zakiarenak baino».

Jesusek esan eutsen, gainera, ikasleei: «Nire ondoren etorri gura dauanak uko egin begio bere buruari, hartu begi bere kurutzea eta jarraitu beist. Izan ere, bere bizia gorde gura dauanak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau. Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badau? Eta zer emon daike gizakiak barriro bizia eskuratzeko? Izan ere, Gi- zonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik eto- rriko da aingeruekin, eta orduan bakotxari bere jokabidearen arabera ordainduko deutso».

Jaunak esana

- 6 -

(Ondoren DIRU-BATZEA, egin daiteke)

Oharra

Bada konpromiso bat gure beharrizanei erantzu- tea, eta gure inguruko behartsuei laguntzea. Horren ezaugarri dogu orain egiten dogun diru- batzea: behartsuaren ondoan gagozela adieraz- ten dogu. Hau Jesusengandik beragandik ikasi dogu.

ESKARIAK

t Gure epelkeriagaitik gogorrak entzun behar izateak ez gaizala atzera bota, otoitzera eroan baino. Izan daigun uste on deitzen gaituan Jain- koagan:

Elizearen alde: ez daiten errezkerietan jausi, edo ebanjelioa dan ardao gozoa ez daian ureztatu, harenganako zintzotasuna garatu daian baino eta horixe ardau gozo hori emon deigun edatera, eskatu deiogun Jaunari.

-Jesusi zintzotasunez jarrraitzeko oztopoak eta gaztasunak aurkitzen dabezenek ebanjelioan eta otoitzean eta eliz alkartean aurkitu daien behar daben laguntzea, eskatu deiogun Jau- nari.